Bergarako energia berriztagarrien komunitateak, Berenerrek, aurrerapauso esanguratsua eman du bere energia trantsizio proiektuan, dagoeneko bi instalazio fotovoltaiko martxan jarriz udalerrian.
Lehen instalazioa San Martin eskolako teilatuan gauzatu da, eta bigarrena Osintxuko auzoan kokatutako eraikin batean. Bi azpiegitura horiek eguzki-energia aprobetxatuz tokiko autokontsumoa sustatzea dute helburu, eta komunitateko kideen artean energia garbia eta gertukoa banatzea ahalbidetzen dute. 126 erabiltzaile ditu San Martingoak, eta 46 Osintxukoak.
Hortaz gain, bi instalazioak martxan izanda, Berenerren eredua zabaltzeko aukerak ikusten dituzte komunitateko kideek, eta baita bergararren artean autokontsumo partekatuaren inguruko pedagogia egiteko ere.