Proiektuak

Martxan dauden eta laster abian jarriko diren autokontsumo partekatuko instalazioak. Tokian tokiko energia berriztagarria sortu eta herritarrekin partekatzen dugu.

Instalazio bakoitzak sortutako energia hainbat erabiltzaileen artean banatzen da (autokontsumo partekatua).

San Martin Agirre eskolako teilatua

Autokontsumo partekatuko eguzki-instalazioa

R

Bergarako Udalak hitzarmen bidez lagapenean utzi dio teilatua Berenerri, autokontsumo-partekatuko instalazioa egin dezan.

R

100 kW-ko potentzia dauka.

R

126 erabiltzaile ditu.

R

2026an martxan jarria.

Osintxuko etxebizitza eraikin bateko teilatua

Etxebizitza komunitate baterako autokontsumo instalazioa

R

Eraikineko bizilagunak zein Berenerreko bestelako bazkideak instalazioaren erabiltzaile dira.

R

Hitzarmena dago Berenerren eta bizilagunen komunitatearen artean. Bizilagunek onura batzuk lortu dituzte, eta Berenerrek autokontsumo partekatuko instalazioa jartzeko aukera izan du.

R

45 kW-ko potentzia dauka.

R

46 erabiltzaile ditu.

R

2026an martxan jarria.

Bazkidetu zaitez hemen

Berener Bergarako Energia Berriztagarrien Komunitatea energia berriztagarrien ekoizpena, autokontsumo partekatua eta energia kontsumoaren aurrezpena sustatzen dituen kooperatiba herritarra da. Instalazio batean parte hartzea nahi baduzu bazkidetu zaitez!

Horretarako hurrengo datuak bete eta bazkidetza ekarpena egin behar da:

Bazkidetzeko bilera irekietan azaldu den informazioa:

Bazkide izateko ekarpen bakarra egin behar da, eta urteko kuota txiki bat komunitatearen funtzionamendurako.

  • Pertsona fisikoak: 100 € ekarpen bakarra

  • Pertsona juridikoak: 200 € ekarpen bakarra

  • Urteko kuota: 20 €

Bazkide izateak ez du esan nahi berehala instalazio batean parte hartu behar duzunik. Hala ere, etorkizuneko proiektuetan parte hartzeko aukera ematen du, baldintza teknikoak betetzen badira (adibidez, instalaziotik gertu bizitzea).

Edozein zalantza edukiz gero idatzi berener@berener.eus helbidera