Bergarako Energia Berriztagarrien Komunitatea

2023an sortutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba herritarra, energia berriztagarria sortu, partekatu eta modu justu eta jasangarrian erabiltzeko.

Zure herrian sortutako energia berriztagarriaren parte izan zaitez.

Zer da Berener?

Kooperatiba herritarra gara: energia berriztagarria sortu, partekatu eta burujabetza sustatzen dugu.

Zeintzuk dira gure lan ildoak?

Energia sorkuntza

Eguzki-plaken bitartez energia berriztagarria sortzeko instalazioak egin ditugu.

Autokontsumo partekatua

Energia berriztagarria sortzen dugu, ondoren modu partekatuan kontsumitzeko.

Energia aholkularitza

Proiektu berriak: Aholkularitza, mugikortasuna, efizientzia energetikoa… Askotariko proiektuak gara ditzakegu etorkizunean.

Zein da Berener-en helburua?

  • Trantsizio energetikoa bultzatzea.
  • Herritarrak ahalduntzea.
  • Burujabetzaren bidean urratsak ematea.
  • Pobrezia energetikoari aurre egitea.

Zergatik egin bazkide?

  • Zure herrian sortutako energia berriztagarria erabili

  • Energia burujabetza eta segurtasuna irabazi

  • Zure faktura elektrikoa murriztu

  • Erabaki kolektiboetan parte hartu

Batu energia komunitatera

  • Bazkide egin zaitez eta energia burujabetza sustatzeko proiektuak babestu.
  • Berenerreko bazkide norbanakoak eta pertsona juridikoak (elkarteak, komertzioak…) izan daitezke.

Parte hartu autokontsumo partekatuan

Autokontsumo partekatuko instalazio batean parte hartzeko baldintza hauek bete behar dira:

  • Berenerreko bazkide izatea
  • Kontsumo puntua (etxea, esaterako) instalaziotik 2 km baino gertuago egotea.
  • Energia pakete bat eskatzea

Nola funtzionatzen du Berenerrek?

Minutu gutxitan ulertu nola parte hartu eta nola aurreztu energian.

Konfiantzazko proiektu herritarra

Tokiko bazkideekin eta erakundeekin elkarlanean garatutako proiektua

Nork osatzen du Berener?

Bazkide erabiltzaileak

  • Norbanakoak zein pertsona juridikoak
  • Instalazioetara batu daitezke, eta erabaki ahalmen handiena dute.

Bazkide laguntzaileak

  • Gaur gaurkoz Alet Taldea, Bergarako Udala eta Fagor.
  • Berenerren helburuekin bat egiten dute, eta bakoitzak bere eremutik babesa eta laguntza eskaintzen diote.

Gure proiektuak

Benetako instalazioak, benetako emaitzak.

175 kW-ko instalazioak martxan • 0,5 kW-ko paketeak etxebizitzentzat

San Martin Agirre eskolan

Bergara

Eguzki-plakak: 100 kW instalazioa • Autokontsumo partekatua.

 

Osintxuko etxebizitza-eraikin pribatua 

Bergara

Eguzki-plakak: 45 kW instalazioa • Autokontsumo partekatua

 

Ohiko galderak

 

  • Zer proiektu landu daitezke?
  • Nola parte hartu dezaket?
  • Zer onura ditu bazkide izateak?
Zer egin behar dut nire teilatuan autokontsumo partekatuko instalazio bat egin nahi badut?

Jarri zaitez gurekin harremanetan edo etorri Ehunduko bulegora (Mizpildi kalea 2, behea).

Nire energia fakturan aurreztu dezaket?

Ekarri zure azken fakturak Ehunduko bulegora eta aurrezteko aukerak dauden aztertuko dugu.

Bazkide egin

Prest al zaude parte hartzeko?
Zure herrian sortutako energia berriztagarriaren parte izan zaitez eta trantsizio energetikoan ekarpena egin.