Bazkidetza
Egin zaitez Berenerreko bazkide eta parte hartu Bergaran sortutako energia berriztagarriaren proiektu kolektiboan.
Zergatik egin bazkide?
Bazkide eginez, energia berriztagarriaren sorkuntzan parte hartzen duzu, zure fakturan aurrezten laguntzen duzu eta herriko proiektu kolektibo batean eragile aktibo bihurtzen zara.
Zure herrian sortutako energia berriztagarria erabili
Energia burujabetza eta segurtasuna irabazi
Zure faktura elektrikoa murriztu
Erabaki kolektiboetan parte hartu
Nor izan daiteke bazkide?
Edonor izan daiteke bazkide: herritarrak, denda txikiak, elkarteak edo enpresak.
Pertsona fisikoak
Dendak eta elkarteak
Enpresak
Erakundeak
Bazkidetu zaitez hemen
Berener Bergarako Energia Berriztagarrien Komunitatea energia berriztagarrien ekoizpena, autokontsumo partekatua eta energia kontsumoaren aurrezpena sustatzen dituen kooperatiba herritarra da. Instalazio batean parte hartzea nahi baduzu bazkidetu zaitez!
Horretarako hurrengo datuak bete eta bazkidetza ekarpena egin behar da:
Bazkidetzeko bilera irekietan azaldu den informazioa:
Bazkide izateko ekarpen bakarra egin behar da, eta urteko kuota txiki bat komunitatearen funtzionamendurako.
-
Pertsona fisikoak: 100 € ekarpen bakarra
-
Pertsona juridikoak: 200 € ekarpen bakarra
-
Urteko kuota: 20 €
Bazkide izateak ez du esan nahi berehala instalazio batean parte hartu behar duzunik. Hala ere, etorkizuneko proiektuetan parte hartzeko aukera ematen du, baldintza teknikoak betetzen badira (adibidez, instalaziotik gertu bizitzea).
Edozein zalantza edukiz gero idatzi berener@berener.eus helbidera